XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MENDEBALDEA: GREZIA:

K.a. garaian, greziar inperio osoan, sexuaren helburua ugaltzea da eta hau da emakumearen eginbehar bakarra sexualitateari dagokionez.

Egoera hau bi arrazoi dela medio ematen da:

ERLIJIOA: Arbasoen zoriontasun iraunkorra.

Hau da, hildakoek zoriontasuna lortzeko ondorengoak ziurtatu behar dira.

SOZIALA: Grezia barnean enfrentamentu ugari ematen dira; honetarako gerlariak erditu behar ditu emakumeak.

Betebehar hau betetzeko ezkondu egin behar du, haurtzarotik helburua lortzeko heziketa jasotzen duelarik.

Ezkontzeko adina iristen zaionean honen aitak erabakiko du zein izango den bere senarra.

Instituzio hau era bitxian burutzen zen: ezkontza-egunean, emakumea senargaiaren etxe atarira azaltzen zen aitaren eskutik, hemen gizonak emaztea bahituz.

Ekintza honen bitartez senarraren indarra azpimarratzen zen.

Behin ezkonduz gero, emakumeak bere arbasoei uko egiten dio, beraz honek izandako ondorengoek senarraren arbasoen zoriona ziurtatuko dute.

Emakumearen papera haurrak izan eta etxea zaintzea izango da.

Klase sozialen arabera, ohiturak bide desberdina hartzen du:

Goi-mailetan haur ugari izan arren, nodriza izeneko langilea zuten hauek zaintzeko.

Behe-mailetan haur asko izatea ez zen posible, ez baitzuten gaitasun ekonomikorik hauek aurrera ateratzeko.

Honen aurrean abortoa baimendua zegoen senarrak erabakitzen zuen bitartean, emakumearen erabakia suertatzen zen unean honek zigorra jasaten zuen.

Garai honetan Ginne deituraz izenpetzen zen emaztea, hots, erditzen duen emakumea.

Esan behar jaiotza-kopurua handia zela, urtero ia haur bat izaten zuen greziar emazteak.